
Letea
Nekazaritza-hotela, jatetxea eta taberna ditu. 6 logela bikoitz, telebista eta komunarekin.
Tlfnoa: 943.81.28.87

Izarre
Nekazalturismoa, jatetxea eta taberna ditu, eta kanpoaldean igerilekua. 6 logela bikoitz, telebista eta komunarekin.
Tlfnoa: 943.81.35.24

Artaunsoro Aterpea-Atseden gunea, osasun eskola.
Erdoizta auzoan dago. Bi gela ditu: Batak 30-35 lagunentzako literak ditu, eta bestea, berriz, ohe arruntak dituen gela da. Egongela ere badago, sukaldearekin. Betiko sukaldaritzaz gain, sukaldaritza higienista eskaintzen du -ez derrigorrez begetarianoa-, garbitze-dietak, eta fruitu bidezko bi sendaketa urtean. Ekintza desberdinak prestatzen dituzte: tailerrak (osasuna, dantza, masajeak...), txalaparta, trikitixak, luzatze-ariketak, eguneroko osasun-kontsultak, etxeko txikientzako ekintzak...
Tlfnoa: 943 58 10 55/ 686 661 746

Trintxera
Trintxerak Jatetxe edo Landa Hotela bazelako zerbitzuak eskaintzen dituen ostatua dugu. Ernio inguruan egonik, mendi aterpe bezala ere erabiltzeko aukera ematen duen gunea ere badauka.
Telefonoak: 943 681206 656765199

Etxeberri
Nekazaritza-etxea da. 4 logela ditu, telebistarekin, eta horietako bik komuna propioa. Sukalde zerbitzua ere eskaintzen da.
Tel: 943.81.29.92