Errezilgo hirigunea parrokia-elizaren inguruan dago, arkupea eta oinaldean dorrea duen eraikuntza ikusgarriaren inguruan, alegia. Arku zorrotzeko hiru kapera dituen arkupeak osatzen du elizarako sarrera. Saloi oinplanoa eta nabe bakarra ditu. XVI. mendean egindako berrikuntza-lanetan, dirudienez, eraiki ziren gangen euskarri diren horma-bular handiak, eta 1545ean, Martin Mendiolak dorrea eraiki zuen.
XVIII. mendean aurrera jarraitu zuten eliza zabaltzeko lanekin, tenplua abside aldetik handituz. Portada berria ere urte hauetan egin zen, harburuetako batean 1713ko data baitauka. Barruko erretaulak Errenazimenduko obra bikainak dira.

ERREZILGO SAN MARTIN ELIZA
San Martin eliza: