Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/05/19
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errezil
    Laguntza

Hirigintza.Proiektuak 

Hirigunean etxebizitza berriak egin

Etxebizitzak erosi eta Errezilen bizitzeko asmoa dutenentzat plangintza berezia egingo dugu, lur edo eraikuntzen jabetza lortuz eta salneurri oneko etxebizitzak sustatuz, hau da, etxebizitza sozialak edota babes ofizialekoak eraikiz. Horretarako, birkalifikazioa egin liteke herrigunean, Errezilgo Arau Subsidiarioak erabat berrikusi behar baitira.

Industrigunea garatu

Kalifikaturik dagoen lurrean pabilioiak eraiki eta saltzea dugu helburu. Epe laburrean sustatzaile pribatuak mugimendurik egiten ez badu, diru publikoarekin eta SPRIren bitartez lortuko da.


Azpeitia-Tolosa errepidea hobetu

Errezildik zehar Azpeitia eta Tolosa lotzen dituen GI2634 errepidearen hobekuntza lanak koordinatuko ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, hitz propioa Udalak berak izanaz, eta helburu hauen betekizuna bermatuz: errepidea zabaldu, bihurguneak zuzendu eta bere garaian Udalak eskaturiko ikerketan markaturiko parametroak bete.


Autobus geltokia egin

San Migel Goikoa ermitaren bidegurutzean autobus geltokia eraikiko da.



Nekazaritza-azpiegiturak egin

Hiru arlotan antzeman ditugu behar nagusiak: ur hornidura zabaltzea (Ibarbi bailaran, Ezama goialdean, Letea bailaran eta Ezama behaldean, lehentasun handienetik txikienera sailkatuz), baserri-bideak berriz asfaltatuz eta Ezama bailararako onarturik dagoen nekazaritza-elektrifikazioa instalatuz.

Herrigunean gas-hornidura zabaldu

Biltegi nagusia leku jakin batean jarriko dugu eta, hodien bidez, propano gasa banatuko da herrian, hala eskatzen dutenentzat.


Borondegiko zentro balioanitza kudeatu

Gizarte-Zerbitzuen eskainzta ahaztu gabe, Borondegiko zentro balioanitza kudeatuko dugu, egoitza eta eguneko zentro izateaz gain, jangela- eta garbiketa-zerbitzuak ere bertan emango direlarik; hau da, norbaitek jatera edo arropak garbitzera etorri nahiko balu, zerbitzu hau ere eskaini egingo litzaioke. Gainera, Foru Aldundiarekin gai garrantzitsua lortzeko aurrerapausoak emango ditugu: garraioa, etxetik zentrora eta zentrotik etxera.


ZERBITZU BERRIAK ETA DAUDENAK HOBETU

Onarturik dagoen kutxazaina ezarriko dugu Udaletxe azpian, dagokion obra eginez, eta honekin batera, postarien bulego berria egingo dugu.

Borondegiko beheko solairuan gaztelekua egingo dugu Foru Aldundiak onarturiko dirulaguntzarekin, eta kanpoan biltegia ere izango du.

Taxi zerbitzua lortzen saiatuko gara Agitax eta Foru Aldundiarekin harremanetan jarri ondoren, errezildarrok eguneko edozein ordutan taxia izan dezagun eta bandera igoera salneurri adostuarekin.

Herri eskolan, berriz, 0-3 urte bitartekoentzat haur eskola edo antzeko zerbitzua ezartzeko kudeaketak egingo ditugu Eusko Jaurlaritza eta Mendikoirekin. Eta ezindu fisikoek eskolako patiora jaisteko eta bertatik igotzeko moduko tresneria ezartzeko kudeaketak burutuko ditugu Hezkuntza Sailarekin.

Herrigune hondatuaren proiektua burutu

Gipuzkoako Foru Aldundiko Hirigintza Sailak onarturik duen dirulaguntzarekin, eliz atzetik Sararaino, dantzalekura eta pilotalekura doan espaloia berritu, aparkaleku berriak sortu, oinezkoentzat ibilbide eta atsedenleku egokiak eraiki, errepidea Udaletxeraino ongi gurutzatzeko modua ezarri, autobus eta ibilgailu handiak jiratzeko aukera eman eta zaborrontziak ezkutatuko ditugu, besteak beste.

| ERREZILGO UDALA Telefonoa: 943 812989 | © Errezilgo Udala. IFK P2006900-A